eae-anv.org |euskalherriberria.org | hautagiak.info
Getxo Berria2007.06.16 |

Goizeko zortzietan hasi den aparteko bilkuran, EAE-ANVko bi hautetsiak baztertuz eratu da gaur azken hauteskundeen ondorengo Getxoko Udal Batzarra. Hitza hartuz, Getxoztarrek emaniko bozengatik zinegotziak ere badirela adierazi bezain pronto, Josu Amezaga eta Mari Espe Fuertes kaleratuak izan dira.

Jai pribatuen gisara antolatu da Udal Batzarra eratzeko Aparteko Osoko Bilkura. Aretoan publikoarentzat dauden 60 bat lekuetatik 10 bakarrik izan dira ate aurrean lerroan jarrita goizeko 7etatik, EAE-ANVko kideak barne, zain egon diren herritarrentzat, beste partiduen zinegotzien lagun eta senideek aparteko sarbidea izan dutelako.

Goizeko 8ak baino lehenagotik elkarretaratzea izan da Udaletxearen kanpoaldean. “3.247 boto = ZINEGOTZI 2″ lelodun pankartaren atzean eta inguruan protesta elkarretaratzea izan da, apartheid politikoa eta demokrazia eza salatuz.

Bitartean behin behineko mahaiburu, hautatuen arteko nagusiena, PSEko Jose Luis Cámara izanik hasiera eman zaio bilkurari. Aurreko urteetako araua hautsiz, Ina Etxebarria Udal Idazkariak euskaraz ez du egin eta erdara hutsean aritu da hauteskundeen emaitza ofizialak azaldu eta hautatuen zin egitea aurkezterakoan.

Kargu hartzeari dagokionez, Jone Ruiz de Eguilaz Salazar, PPren hautes zerrendako hamargarren hautagaiak hartu du EAE-ANVri dagokion lehenengo zinegotzi postua, baina EAJren zerrendako hamargarren kidea, Ines Trincado Santurtun, ez da bertan izan, eta Álvaro González Pérez, zerrendako hurrengoak hartu du EAE-ANVren bigarren zinegotzi postua.

Ofizialki deitutako 25 zinegotziek kargua hartu ondoren, EAE-ANVko hautetsiak zutitu dira eta Josu Amezagak hitza hartu du. Euren presentzia nabarmen egin eta hautetsiak izatearen arrazoi sinpleak azaltzen utzi aurretik, Jose Luis Cámara mahai buruak EAE-ANVko kideak kaleratzeko agindu die udaltzainei, hautetsiekiko errespetu minimorik gabe agindua berehala bete dutenak.

Udaletxe kanpoko elkarretaratzean, Demokrazia Euskal Herriarentzat, Getxoztarren borondatea errespetatu, Gure eskubideak non daude?, PP-PNV lapurrak, eta gisako leloak ozenki zabaltzen ziren bitartean, Batzar Aretoan alkatea izendatzeko bozketa egin da. EAJko 10 kideek Landa beren zerrenda buruaren alde egin dute, PPko 10 kideek Arrue eurenaren alde egin dute, PSEko lauek boto zuria eman dute eta Ezker Batua Berdeakeko Urkizak bere buruaren alde egin du. Berdinketa izanik, Imanol Landa, hauteskundeetan bozkatuen izan zen EAJko zerrenda burua izendatu dute Getxoko Alkate.

3.247 boto jaso duen hautes zerrenda eta Getxoko boto emaleen %8a baztertuz Udal Batzar antidemokratikoa osatu da gaur. Gaur PPk eta PNVk muzin egin diote bide legalak erabiliz herritarren bazterketa gainditzeari. Azken egunetan egin duen bezala, demokraziaren bidea har dezaten eskatuko die aurrerantzean ere Getxoko EAE-ANVk.

Getxo Berria2007.06.15 |

Gaur goizeko 11etan Getxoko EAE-ANVk prentsaurrekoa eskaini du Udaletxe atarian. Josu Amezaga zerrendaburu hautatuak beste bi kidez lagunduta aurkeztu du jasotako bozen arabera EAE-ANVri dagozkion 2 ZINEGOTZI POSTUAK eskuratzeko PROPOSAMENA.

Horrekin batera mahaiz mahaiko hauteskunde emaitzak eta ohikoa den DHont sistema erabilita Getxoko 25 zinegotzi postuak banatzeko taula bikltzen dituen txostena helarazi zaie bertaratu diren komunikabideei, Getxo Irratia, UKberri.net, Tele 7 eta Tele Bilbao.

Getxoko EAE-ANVk azken Udal Hauteskundeetan jasotako botoengatik dagozkion zinegotzi postuak eskuratzeko PROPOSAMENA

Dakizuenez, joan den maiatzaren 27 Udal Hauteskundeetan aurkezteko aukera ukatu zitzaion Getxoko EAE-ANVri. Hala ere hautes-mahaietan egoteko konpromisoa bete genuen, eta horren ondorioz 3.245 getxoztarrek sartu zuten gure boto-papera boto-kutxetan (ikus txostena). Duela lau urte Getxo Bizia ezker abertzaleko plataformak lortutako emaitzekin alderatuta, botoetan % 18 gora igotzea esan nahi du horrek, abstentzioa handiagoa izan den eta gainerako alderdi gutziek botoak galdu dituzten hauteskunde batzuetan (aurrekoan lehiatu ez ziren Berdeak kenduta).

Jasotako boto horien arabera, EAE-ANVk zinegotzi bi izan beharko lituzke (ikus txostena). Gure hautagaitza legez kanporatua izan ez balitz, zinegotzi horiek modu automatikoan eskuratuko genituzke. Baina kanporatuak izan ostean, beste alderdi batzuek aukera dute, orain, postu horiek eskuratzeko: gure kasuan, EAJ-PNVk eskuratuko luke bata, eta PPk bestea.

Horrela eginez gero, bistan da osatuko litzatekeen Udal Batzak ez lituzkeela getxoztar guztiak ordezkatuko: botoemaleen % 8 utziko luke ordezkaritzarik gabe, Espainiako Conde Pumpido fiskalburuak “hauteskunde-Guantanamo” gisa definitu zuena egia bihurtuz. Izan ere, getxoztar horiei inongo epaik ez baitie ordezkatuak izateko aukera kendu, haiek botoz hautatutako pertsonei inongo epaik ordezkari izateko aukera kendu ez dien bezala. Beraz, getxoztar diren neurrian, ordezkatuak izateko eskubide osoa dute, gainerako getxoztarrek bezalaxe. Zentzu demokratikoan, haien botoak gainerako getxoztarren botoak beste balio du. Hori ez onartzea (esatez zein ekintzez) demokraziaren beraren lehen printzipioa ukatzea da: hots, pertsona bat, boto bat.

Egoera honen aurrean badago legezko bide bat, herritarren borondatea aintzat hartu eta Udal Batza jasotako botoen arabera osatzea ahalbidetzen duena. Izan ere, LOREG (Ley Orgánica del Reglamento Electoral General delakoa) legaren 182.2 artikuluak horretarako bidea ematen du. Funtsean, honela aplikatuko litzateke prozedura:

- Legez kanporatzearen ondorioz botoek emandakoak baino zinegotzi gehiago eskuratzeko aukera leukakeen alderdiak (kasu honetan EAJ-PNVk eta PPk) bere-bereak soilik dituen postuak hartuko lituzke. Hortik aurrerako zerrendakide guztiek errenuntzia egingo liokete ez dagokien postua hartzeari.
- Hautes-zerrenda horretako kide guztiek errenuntzia egin ostean, alderdi horren arduradun juridikoak zerrendan ez zeuden pertsona berriak izendatuko lituzke Hauteskunde Batzar Zentralaren aurrean, legeak aitortzen dizkion postuak beteteko adina. Pertsona horiek izango lirateke, hain zuzen, baliogabetu nahi ziren zerrendetako pertsonak. Gure kasuan, EAJ-PNVko zein PPko hautes-zerrendako lehen bederatziek kargua hartuko lukete, eta 10.etik aurrerakoek errenuntzia aurkeztuko. Horren ostean, alderdi horietako arduradunek EAE-ANVren zerrendako lehen bi postuetako pertsona bana izendatuko lukete, zinegotzi izateko. Horrela, getxoztarrek botoz eskatutako benetako ordezkaritza osatuko litzateke Udal Batzan.
- Prozedura burutzeko, beste inoren onarpenik ez du behar alderdi bakoitzak. Bere borondatea nahikoa da, bidea gauzatzeko.
- Behin prozedura burututa, dagokion alderdiko ordezkarien artean bajarik egonez gero, prozedura bera erabiliz estaliko litzateke.
- Prozedura guztiz legezkoa da, eta aurreko legealdian Azkoitian aplikatua izan da.

Beraz, gaur egun legeak aukera ezberdin bi ematen dizkie EAJ-PNV eta PPri, biak ala biak posibleak:

a) EAE-ANVren zerrendaren ilegalizazioa baliatu, botoek eman ez dieten zinegotzi postu bana eskuratzeko, 3.245 getxoztar ordezkaritza politikorik eta eskubide politikorik gabe utzita; edo
b) ilegalizazioak sortutako egoera ez demokratikoa gainditu, getxoztar horien eskubide politikoak eta beren ordezkaritza bermatuta.

Lehenengoa legezkoa da, baina ez zilegia. Bigarrena legezkoa eta zilegia da. Horregatik, hauxe da zuzenean EAJ-PNVri eta PPri eskatzen dieguna: ez dagozkien zinegotzi poostuez ez daitezen baliatu, eta LOREG-en 182.2 artikulua erabilita, eman beharreko urrats guztiak eman ditzaten, EAE-ANVri botoa emandako getxoztarren ordezkaritza politikoa bermatzeko.

Eskari hau, zuzena ezeze, hain beharrezkoa dugun egoera politiko berri eta baketsua ekartzen lagungarria ere izan daitekeelakoan egiten dugu.

Getxon, 2007ko Ekainaren 14an
Getxoko EAE-ANV

Getxo Berria2007.05.29 |

Udal hauteskundeetan mahaiz mahai Getxon izan diren emaitzak ondoko artxiboan bildu ditugu, EAE-ANVk jaso dituen bozak baliogabeetatik argi bereiztuta eta zehatz zenbatuta.

MAHAIZ MAHAIKO HAUTESKUNDE EMAITZAK

Herritarren borondatea errespetatu!

Getxo Berria2007.05.28 |

GETXO emaitzak-2
handiago ikusteko sakatu orriaren gainean

Getxo Berria2007.05.24 |



baieuskalherriari.org

Getxo Berria2007.05.23 |

Koska irrati libreak pasa den igandean, maiatzak 20, zuzenean transmititu zuen Getxoko EAko Juan Carlos Perez, EAEko Josu Amezaga eta Ezker Batua-Aralarreko Nahikari Ayoren arteko eztabaida (argazkian). Alabaina, hiru alderdien solasaldiaren errepikapenak entzungai izango dira ostegunean, 18:00etan eta larunbatean, goizeko 12etan.

Koska Irratia 108.0 FM

Getxo Berria2007.05.22 |

porra

Har ezazu parte Getxoko hauteskunde PORRAN!

Parte hartzeko: Gorrondatxe, Amnistia taberna eta Getxo Bizia

Bestela ere, deskargatu orria (irudia) hemen, inprimatu eta datuak bete ondoren entregatu Gorrondatxe, Amnistia edo Getxo Bizian.

7 baietz!!

bideoak, Getxo Berria2007.05.19 |



Josu Amezaga
EAE-ANVren alkategaia
Malakate, 2007.05.19

bideoak, Getxo Berria |



Kristian Reinicke
EAE-ANVren hautetsia
Malakate 2007.05.19

bideoak, Getxo Berria |



Josu Landeta
Malakate 2007.05.19

bideoak, Getxo Berria |



Kristian Reinicke
Getxoko EAE-ANVko hautetsia
euskaraz



Kristian Reinicke
Getxoko EAE-ANVko hautetsia
castellano

Getxo Berria2007.05.16 |

Jadanik eskura duzue Getxoko boto papera: hemen

Deskargatu pdf formatoan, inprimatu paper zuriaren gainean, moztu eta horrekin bozkatu.

Posta bidez bozkatzeko ezinbesteko duzu hau erabiltzea.

Egin kopiak zure ingurukoentzat ere!

mobilizazioak, Getxo Berria2007.05.14 |


Erabakia hartuta daukagu: PROZESUAREN ALDEKO BOZKA.

Kanpainan murgilduta gaude. Hauek dira urrengo egunetako ekitaldiak:

- Ostirala 18, gaueko 10etan, AFARIA GORRONDATXEN. Bonoak salgai daude
Gorrondatxe eta Amnistia Tabernan.

- Larunbata 19, eguerdiko 12etatik hasita, ekitaldi politikoa Malakate
plazan
, Andra Marin.

- Larunbata 19, arratsaldeko 5.30etan, ekitaldi politiko nagusia IRUÑEAN,
Golem zinematik abiatuta MANIFESTAZIOA.
Autobusak egongo dira, izena eman Gorrondatxen edo Amnistia Tabernan.

- Asteazkena 23, arratsaldeko 7.30etan, EKITALDI POLITIKOA ALGORTAN, TXIKI OTAEGI PLAZAN.

- Osteguna 24, arratsaldeko 8etan, ESKUALDE MAILAKO EKITALDI POLITIKOA, Sopelan.

- Ostirala 25, arratsaldeko 7.30etan, KANPAINA BUKAERAKO EKITALDI POLITIKO NAGUSIA BILBON, PLAZA BERRIAN.

ETORRI ETA PARTE HARTU!!!
PROZESUAREN ETA HAUTESKUNDE DEMOKRATIKOEN ALDE!!!
PUTXERAZORIK EZ!!!
HERRIAREN BORONDATEA ERRESPETATU!!!

Getxo Berria2007.05.12 |

EAE-ANVk webgune berria plazaratu du: “75 urte borrokan independentzia eta sozialismoaren alde”

Badator ANVren Albistegia

Maiatzak 14tik aurrera, egunero 14:00etan, ANVren kanpainari buruzko albistegi bat emitituko dugu webgune honetatik. Euskal herritar guztiei kanpainaren inguruko berriak eskainiko dizkiegu, bestelako bitartekorik eta manipulaziorik gabe. Proposamen komunikatibo berri honen bidez, egunero elkarrizketa bat, ANVren ekitaldi nagusien erreportajeak eta egunean gertatutakoren inguruko azterketa politikoa emango ditugu. Hau dena helburu bikoitzarekin: hauteskunde demokratikoak aldarrikatzeko eta Euskal Herrira bakea eta demokrazia ekarriko duen prozesuaren aldeko ahalik eta bozka gehienak biltzeko.

Hau guztia bi bertsiotan eskeiniko dugu. Alde batetik interneten ikusteko prestatutako eta bestetik herrietako tabernetan, etxeetan, kalean… proiektore edo telebista bidez emanaldiak egin ahal izateko egokitua.

Getxo Berria2007.05.09 |

Maiatzak 10, osteguna:
> Bilboko ESPERANTZA FRONTOIAN arratsaldeko 7:30etan.
> Leioako BRANKA herriko tabernan gaueko 10etan parrillada eta kanpaina hasiera.
> Algortako GORRONDATXE heriko tabernan gaueko 10etan kanpaina hasiera.

Maiatzak 12, larunbata
> Getxon, GOBELA - KANDELU OINEZ
IRTEERA: Areeta eta Itzubaltzeta arteko Xake enparantzatik goizeko 9:30etan.
2. HITZORDUA: Villaverde baserria, Mimenagako biribilgunea eta Berangoko
sarrera artean kokatuta dagoena, eguerdiko 11.30etan.
BUKAERA : Getxoko Probalekuan eguerdiko 13:30etan
Eguerdiko 14etan Getxoko San Isidro jaietako herri bazkaria izango da.

maiatzak12kolor

> Bilbon, EAE-ANVk deitutako manifestazio nazionala Bilbon
Prozesu eta hauteskunde demokratikoen alde arratsaldeko 17:30etan Aita Donostia plazatik