Maiatzaren 27an kanpoan egotekoa bazara postaz tramitatu zure bozka.

Gogoan izan, posta bidezko bozka eskatzea zein dokumentazioa jasotzea zuk zeuk egin behar duzu (ezin duzu inorengan delegatu).

a) Posta etxetik igaro beharko duzu, bertan postaz bozkatu ahal izateko dokumentazioa eskatzeko imprimakia beteko duzu.

b) Hauteskunde batzordeak imprimaki honetan zehaztu duzun helbidera bidaliko dizu dokumentazioa. Dokumentazio hori honetan datza: bozka paperak, dagokien gutunazala, errolda agiria, eta bozkatzea dagokizun mahaia idatzirik duen gutunazala (aurrekoa baino handiagoa).

c) Behin dokumentazio hau eskuratuta boza paperak aukeratu eta zein bere gutunazalean (Udalerako bozak gutunazal zuriak, eta Batzar Nagusietarakoak laranjan) sartu beharko dituzu; ondoren gutunazal hauek eta errolda agiria gutunazal handian sartu beharko dituzu (EZ SARTU ERROLDA AGIRIA GUTUNAZAL TXIKIETAN); azkenik, gutunazal handiaren atzeko aldean zure izen-abizenak eta helbidea jarri beharko dituzu. DOKUMENTAZIO HAU POSTA ZERTIFIKATUAZ BIDALI DAGOKION BIDALKETA-AGIRIA GORDEZ.

d) EDOZELAN ERE BOZA POSTA ZERTIFIKATUAZ BIDALTZEA EDONORK EGIN
DEZAKE ZURE IZENEAN.

PERTSONA GAIXOAK

Tramitea notario aurrean egingo da. Kasuren bat esagutzen baduzu jar zaitez gurekin harremanetan, eta guk azalduko dizugu.

ADI!!! POSTA BIDEZKO BOZA ESKATZEKO AZKEN EGUNA MAIATZAREN 17A DA.

Getxo Berria