EAE-ANVk webgune berria plazaratu du: “75 urte borrokan independentzia eta sozialismoaren alde”

Badator ANVren Albistegia

Maiatzak 14tik aurrera, egunero 14:00etan, ANVren kanpainari buruzko albistegi bat emitituko dugu webgune honetatik. Euskal herritar guztiei kanpainaren inguruko berriak eskainiko dizkiegu, bestelako bitartekorik eta manipulaziorik gabe. Proposamen komunikatibo berri honen bidez, egunero elkarrizketa bat, ANVren ekitaldi nagusien erreportajeak eta egunean gertatutakoren inguruko azterketa politikoa emango ditugu. Hau dena helburu bikoitzarekin: hauteskunde demokratikoak aldarrikatzeko eta Euskal Herrira bakea eta demokrazia ekarriko duen prozesuaren aldeko ahalik eta bozka gehienak biltzeko.

Hau guztia bi bertsiotan eskeiniko dugu. Alde batetik interneten ikusteko prestatutako eta bestetik herrietako tabernetan, etxeetan, kalean… proiektore edo telebista bidez emanaldiak egin ahal izateko egokitua.